Ana Morgade

Ana Morgade

Ana Morgade, Madrilgo aktore, aurkezle eta umoristak moldakortasun handia erakutsi du telebistan, zineman, antzerkian eta baita irratian ere. 4 estrellas eta Cuerpo de élite moduko serieetan eta Bajo el mismo techo bezalako pelikuletan parte hartu du. El Club de la Comedia eta Zapeando programetako aurkezleetako bat izan zen, Tu cara me suena programan arrakasta handia lortu zuen eta Prime Video plataformako True Story España proiektua zuzendu zuen. Gaur egun, Cuerpos Especiales (Europa FM) eta Mañana más (RNE) irratsaioetako kolaboratzailea da.

Antzerkian, antzezlan garrantzitsuetan parte hartu du, besteak beste, Jardines, Porvenir, Conductas alteradas, Las Criadas edo Musicall musikala. 2015ean Morgadeces bakarrizketa estreinatu zuen, eta Mentes Peligrosas ikuskizuneko aktore nagusietako bat da orain.

Más artistas

  • David Cepo

  • Ana Morgade

  • Mikel Bermejo