David Cepo

David Cepo
David Cepo 20 urte eskas zituenean hasi zen eszenatokietara igotzen, komediaren eremuan beti. Gero eta jarraitzaile leial gehiago ditu, bai gizarte sareetan bai antzokietan, eta eszenatokian presentzia ikaragarria lortzen du, bere etxeko sofan baino erosoago sentitzen baita han. Horrek bihurtu du, hain zuzen, Espainiako komediaren moda-modako aurpegietako bat.
Ezaguna egiten bazaizu, baina ez dakizu zergatik, litekeena da TikTok edo Instagramen ikusi izana. Milioi erdi jarraitzaile ditu sareetan, eta ia egunero lortzen du milaka pertsona barrezka jartzea bere ikuskizunetako zati laburrekin. Komediari dagokionez, hurbiltasuna da bere berezitasun nagusia, eta umore zuria erabiltzen du eguneroko egoerak aztertzeko. Ikuskizun bakoitzean, bertaratu guztiei barrea eragitea du helburu, baina, bere ustez, antzokira ekartzen den jarrera ere garrantzitsua da. Horrelaxe azaltzen du: “Ez gurutzatu besoak, ez baitzaizkizu txisteak sartuko”.











