Estirando el chicle

Estirando el chicle

Estirando el Chicle Carolina Iglesias eta Victoria Martinek aurkezten zuten umorezko podcast moduan jaio zen, baina askoz ere handiago bihurtu da harez geroztik. Estilo hurbil, ironiko eta autokritiko batekin, bien artean, bai platoan bai eszenatokietan, askotariko gaiak jorratzen dituzte: osasun mentala, adiskidetasuna, maitasuna, feminismoa edo eguneroko krisiak; betiere ikuskizunen, komunikazioaren edo kulturaren esparruetako emakume gonbidatuekin. Umore azidoa eta benetako zaurgarritasuna uztartzeari esker podcast onenaren Ondas Saria lortu zuten, eta baita erabateko arrakasta ere antzoki eta esparru nagusienetan.

Carolinak eta Victoriak komunitate leial bat sortu dute, eta hasierako formatua eraldatzea lortu dute zuzeneko programak, birak eta ikus-entzunezko programa bereziak eskaintzeko. Beren proposamena mugarri bat izan da emakumeek egindako Espainiako umorearen arloan, eta argi utzi dute kritika soziala, zintzotasuna eta eguneroko zentzugabekeriak bateragarriak direla komediarekin.

Más artistas

  • Hovik

  • Mikel Bermejo

  • Luis Piedrahita