Eva Hache

Eva Hache
Eva Hachek unibertsitate garaia amaitzean hasi zuen entretenimenduaren munduko ibilbidea, antzerkian. Zenbait urteren buruan, Paramount Comedy-ra iritsi zen bakarrizketari moduan eta, beranduago, El Club de la Comedia programara. Han lortu zuen, jendea barrez leherraraziz, ikus-entzuleen estimua. Programa propio bat aurkeztu du, Noche Hache, eta komunikabide ugarirekin lankidetzan aritu da.
Gaur egun, Espainia osoko antzokietatik bira egiten ari da, Mentes Peligrosas ikuskizuneko aurpegi nagusien artean.











