Galder Varas

Galder Varas
New Yorkeko judu bat dirudien arren, Galder Varas Bilbon jaio zen, eta Alacanten hazi. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen eta, sektore horretan lanik ez zegoela ikusi zuenean, stand-up egiten hasi zen, zaletasun hutsagatik. Horrela lortu zuen La Resistencia, Mi año favorito edo CCN programen modukoen arreta, eta komiko eta gidoilari lanetan aritu da hor.
Bai, bera da jendeari galdetzen diona zertan lan egiten duten. SEPEkoa ez. Tik Tok-eko bideoetakoa. Gaur egun, Esto no es un show ikuskizunarekin bira egiten ari da, eta dagoeneko 300.000 sarrera baino gehiago saldu ditu Espainia osoan.











