Goyo Jiménez

Goyo Jiménez
Goyo Jiménez artista bere komiko lanagatik eta stand-up bakarrizketaria izateagatik da ezaguna batez ere, baina, bere ibilbide profesionalean, antzerkian, zineman, telebistan eta irratian ere aritu da. Oso gaztetatik hasi zen arte eszenikoetan, hamazazpi urterekin bere antzerki konpainia sortu zuenean, eta, harez geroztik, konpainia garrantzitsuetan eta estatuko zein nazioarteko jaialdietan aktore lanetan aritu da. Horrez gain, hamabi bat antzezlan idatzi eta zuzendu ditu eta komedia ikuskizun arrakastatsuak sortu ditu, besteak beste, ¡Aiguantulivinamerica, En verdad os digo edo Más Difícil Todavía, milioi bat ikusletik gora lortuta.
Telebistan, oso ezaguna egin da El Club de la Comedia eta bestelako entretenimendu formatuetan izan dituen parte hartzeei esker. Gidoilaria, aurkezlea eta kolaboratzailea izan da La Hora de José Mota programan, besteak beste. Zinemaren esparruan, film laburretan eta pelikuletan parte hartu du (Torrente 4 kasu), eta irratian ere kolaboratzaile moduan aritu da Onda Cero eta COPEn. Bere moldakortasun eta esperientzia zabalari esker, Espainiako gaur egungo umorista eta komunikatzaile garrantzitsuenen artean dago.











