Mikel Bermejo

Mikel Bermejo
Mikel Bermejo gaur egungo proiekzio handieneko komedia artistetako bat da. Antena 3en lan egin du Trancas y Barrancas pertsonaien gidoilari moduan El Hormiguero programan (12. denboraldia), eta baita produkzio etxe bereko Hipnotízame programan ere. Gidoilari, kolaboratzaile eta pre-show lanetan ere aritu da zenbait programatan (Mister Underdog eta Qué fuerte, Tía). Euskal Irrati Telebistan (EITB), umore programetako gidoilari eta kolaboratzailea izan da.
Tiquismiquis ikuskizunarekin Espainia osoko antzokietan arrakasta bikaina lortu ondoren, Eureka estreinatuko du orain, stand-up komedia eta crowdwork-a uztartzen dituen ikuskizun oso berezia. Umorearen ospakizun horretan, bizitza modernoaren mirari eta zoramenetan murgilduko gaitu, gaur egun pil-pilean dauden gai nabarmenak jorratuz.











