UMORE, Donostiako nazioarteko lehenengo komedia-jaialdiak 2026ko martxoaren 4tik 8ra ospatuko du bere lehenengo edizioa

UMORE sortu da, Donostiako nazioarteko lehenengo komedia-jaialdia, eta 2026ko martxoaren 4tik, asteazkena, 8ra, igandea, izango da lehenengo edizioa. Galder Varas, Goyo Jiménez eta Luis Piedrahitak osatzen duten DeComediak eta Etiqueta Negra ekoiztetxeak bultzatutako proiektua da, Diario Vascorekin batera, et Eusko Jaurlaritzaren bultzadarekin, Basquetourren bidez (jaialdiak hainbat udalerri proposamenaren inguruan konektatzeko eta lurraldeari ikusgarritasuna emateko duen zeregina balioesten duena), Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak (umoreak arte eszenikoen eta euskal bizitza kulturalaren barruan duen papera indartzen duen proiektu estrategiko gisa) eta Donostiako Udalak Donostiako Sustapenaren bidez (gazteekin eta hirian ekitaldi berezi eta berritzaileekin konektatzeko guneak sustatzearen alde egindako apustuagatik).

Eusko Jaurlaritza. Kultura Saileko ordezkariak erakundeek UMOREri emandako laguntza azpimarratuko du, umoreak arte eszenikoetan eta euskal bizitza kulturalean duen papera indartzen duen proiektu estrategiko berri gisa.

Gipuzkoako Foru Aldundia Jaialdiak kultur eta ekonomia dinamizatzaile gisa betetzen duen eginkizuna balioetsiko da, baita proposamen komun baten inguruan hainbat udalerri konektatzeko duen gaitasuna ere.

Donostiako Udala. Donostiako Sustapenak gazteekin konektatzeko guneak eta hirian ekitaldi berezi eta berritzaileak sustatzearen aldeko apustua egin du.

UMORE jaialdi berria da, eta umorea Donostiako eta Gipuzkoako kultura-bizitzaren erdigunean jartzen saiatuko da, ez entretenimendu gisa soilik, baizik eta baita ongizaterako eta topaketarako eragile gisa ere. Asmo argi batekin sortu da: Estatuko eta nazioarteko panoramako komedia-proposamen nabarmenenak biltzea, publiko berriak erakartzea eta hiria eta probintzia umore garaikidearen erreferentzia bihurtzea.

“Donostia harro dago, eta merezimendu osoz, zinemaren eta gastronomiaren arloan duen lekuaz eta duen kultura-agenda zirraragarriaz. Umoreari eskainitako espazio egonkor sendo bat falta zen. UMORE jaialdiak beteko du hutsune hori, gure herrialdera komediaren onena ekartzeko eta barrea osasungarriago, askeago eta hurbilekoago egiten gaituen elementu gisa ospatzeko”, laburbildu du jaialdiaren lantalde artistikoak.

UMORE jaialdia sortzeko ekimena DeComediaren eskutik dator, Espainiako umorearen panoramaren barruan dagoen plataforma berezia, lehen aldiz, Estatuko komediako izen handienetako hiru (Luis Piedrahita, Goyo Jiménez eta Galder Varas) eta Etiqueta Negra elkartu dituena, Espainian umore-ikuskizunen sorkuntzan eta banaketan erreferentzia den ekoiztetxea.

Luis Piedrahita egunerokotasuneko txisparen maisua da, eta zeharkako ibilbide profesionala eraiki du, telebista, irratia, literatura eta antzerkia hartzen dituena, umorea eta sentsibilitatea egile-aztarna nabarmen batekin konbinatuz. Goyo Jiménez aitzindaria da Espainian stand up generoan; hainbat unibertso komiko ikoniko garatu du, eta publikoaren artean benetako fenomeno bihurtu diren antzerki-ekoizpenak egin ditu, telebistan, zineman eta irratian ibilbide oparoa garatzeaz gain. Galder Varas belaunaldi berriko ahotsik indartsuenetakoa da; indarrez sartu da antzokietan eta plataforma digitaletan. Horrela, masa-fenomeno bihurtu da, eta
agertokian zein agertokitik kanpo talentu berezia duela erakutsi du. Plataforma honekin batera, Etiqueta Negrak ematen dio egitasmoari.

Antolaketa-muskulua, biretarako esperientzia eta formatu handiko kultura-ekitaldiak gauzatzeko beharrezko ekoizpen-egitura.

Bateratze horrek, belaunaldi ezberdinetako artisten arteko lankidetza ez ezik, komedia ulertzeko beste modu bat sinbolizatzen du, kultura-industria gisa, alegia. Hiru umorista hauek publikoarekin konektatzeko eta haien proiektu propioak arrakastaz ekoizteko duten gaitasunagatik nabarmendu izan dira beti. Azken batean, DeComedia sormenaren, esperientziaren eta enpresa-gaitasunaren batura da, Espainiak eta munduak eskatzen dituzten umore-gertakari handiak diseinatzeko, ekoizteko eta eskaintzeko sortutako plataforma. UMORE da plataformaren baterako lehen sorkuntza: Donostia umorearen hiriburuetako bat bihurtzearen aldeko apustu irmoa.

INAUGURAZIOKO LINE-UPA

UMORE jaialdiak kulturaren Gipuzkoako egoitza nagusienetako batzuen artean banatuko den egitaraua eskainiko du. Tolosan, Errenterian, Irunen… Eta, jakina, Donostian, dagoeneko probintziako imajinario kulturalaren parte diren agertoki enblematikoak hartuko ditu jaialdiak.

Errenterian emango zaio hasiera jaialdiari, 2026ko martxoaren 4an, asteazkena, LEKUONA Fabrikan, Mikel Bermejok aurkeztuko duen Eureka ikuskizunarekin. Ostegunean, bi ikuskizun eskainiko dira aldi berean: David Cepok No cruces los brazos lana eskainiko du Tolosako Leidor Areto historikoan; Donostia hiri erdian, berriz, hiriaren ikurra eta kultura-gune garrantzitsua denVictoria Eugenia Antzokian, Goyo Jiménez izango dugu, América Forever bere ikuskizunarekin.

Ostiralean, hilak 6, berriz, Donostiako programazioaren epizentrora Kursaal jauregira, iritsiko dira emanaldiak; hantxe eskainiko dute Mentes Peligrosas, egungo komedia-ikuskizun garrantzitsuenetako bat, bira hasi zuenetik, 150.000 sarrera baino gehiago saldu dituena. Donostian, umorearen Estatuko lau erreferente izango ditugu: Álex Clavero, David Cepo, J.J Vaquero. Eta, gainera, Bidasoaren erdigunean, hilaren 6an bertan, Irungo Amaia KZ antzokian, Espainian izugarrizko arrakasta izaten ari den inprobisazio showa izango dugu: Corta el Cable Rojo.

Larunbata, martxoak 7, egun benetan berezia izango da: arratsaldean, Kursaal jauregian, Estirando el chicle: El Show de Mentira y Traición ikuskizunaz gozatu ahal izango du publikoak; gauean, berriz, Ganbara aretora joango da jaialdia, Kursaal jauregian bertan, Hoviki harrera egiteko, GRITO bere bakarrizketa arrakastatsuarekin.

Martxoaren 8a, igandea, jaialdiaren azken eguna izango da, eta proposamen fresko eta generazional batekin hasiko da: El Show de la Fantasy House, sortzaile digitalak dituena, hala nola AlesGF, Animalize21, Pablete Pablitor eta El Cuchillas; Kursaaleko Auditorioan izango da hori . Edizioari amaiera emateko, agertoki berean, “Bonitos del norte” gala handiaz gozatu ahal izango dugu, Luis Piedrahita, Galder Varas eta Goyo Jiménezek zuzendutakoa, eta haiek protagonista dituena; gainera, Espainiako komediaren figura handi bat omenduko da; laster jakingo dugu nor izango den.

Egitura nagusiaz hain, jaialdiaren eguna hurbildu ahala, hiriko hainbat espaziotan aldi berean egingo diren beste jarduera batzuen berri jasotzen joango da; hortaz, kale guztietan zehar ibiliko da umorea.

Ibilbide horrekin, UMORE 2026 jaialdiak, maila goreneko kartel bat aurkezteaz gain, kultura-mapa bat ere ehunduko du Donostia bere ingurunearekin konektatuko duena, Gipuzkoako espazio ikonikoei balioa emanez.

SARREREN SALMENTA

2025Eko urriaren 23an, osteguna, jarriko dira sarrerak salgai, 12:00etan. Sarrerak erosteko kanal ofizialak dira UMORE jaialdiaren webgune ofiziala eta egoitza kolaboratzaileen plataformak.

Antolatzaileek gogorarazten dute salmenta-gune ofizialetan bakarrik erostea gomendatzen dutela, sarreren egiazkotasuna eta baliozkotasuna bermatze aldera.