Zer da UMORE?

Donostia harro dago, ia dena baitu: nazioartean ezaguna den zinema-jaialdia; eliteko eskaintza gastronomikoa; kultura-, kirol-, gizarte- eta turismo-agenda zirraragarria eta beti gozatzeko prest dagoen publikoa. Hala ere, bazegoen bere espazio propiorik ez zuen esparru bat: umorearena.

Hortik sortu da Umore, hiru umorista ezagunek –Luis Piedrahita, Goyo Jiménez eta Galder Varas– eta herrialdeko komedia-ekoiztetxe garrantzitsuenetako batek, Etiqueta Negrak, sortutako jaialdia. Guztiek bizi izan dituzten haien unerik zoriontsuenetako batzuk Donostiako agertokietan, eta saihestezina izan zen hausnarketa: “Zergatik ez ditugu indarrak hemen bateratzen, eta herri honi merezi duen jaialdi handia eskaini?”

Umoreren nahia da umore-ekitaldi hurrenkera huts bat baino zerbait gehiago izatea. Jaialdiaren helburua da umoreari merezi duen lekua ematea, ez aisialdi gisa soilik, baizik eta baita ongizatearen eragile gisa ere. Izan ere, barre egiteak osasuntsuago, askeago eta hurbilekoago egiten gaitu.

Gainera, bokazio argi batekin sortu da jaialdia: Donostiara eta Gipuzkoa osora garrantzi handieneko umore-ekitaldiak ekartzea, Estatukoak zein nazioartekoak. Probintzia umore garaikidearen erreferentzia eta proposamen berritzaile eta garrantzitsuenen erakusleiho bihurtu nahi duen hitzordua.

Umore jaialdiaren atzean, ibilbide sendoa dago ekitaldien ekoizpenean, ikuskizunetan eta kultura-edukietan. Ez dira umoristak soilik, baizik eta proiektu handiak antolatzen esperientzia handia duten profesionalak.

Jaialdi honetan, harro egoteko beste arrazoi bat dute Donostiak eta Gipuzkoak: denetik duen lurralde bihurtzea… baita barrea ere.